jueves, 30 de octubre de 2008

Wikipediarako nire proposamena

Teledonosti

Teledonosti 1994. urtetik Gipuzkoako tokian tokiko kanalik aitzindariena da eta El Diario Vasco-ko Grupo Multimediaren esku dago.

Bere instalazio donostiarretatik ia Gipuzkoa osora iristen da, uhinen eta Euskaltel kablearen bitartez.

Audientziari dagokionez, hilean 450000 ikus-entzule baino gehiago elkartzen dituzte eta Gipuzkoako tokian tokiko telebisten kontsumoaren gaineko kuota %50a baino altuagoa da.

Gipuzkoako ikuspegi hurbila eta zabala eskaintzen dute, izan ere, horixe de euren erronka.

Teledonostik Zuatzuko Parke Enpresarialeko bere instalazioetatik emititzen du. Instalazio horiek 750m dituzte eta ekipamendu teknikoen bidez seinalea Gipuzkoan banaturiko zazpi zentro errepikagailuetara iristen da.

TD-n egunero 35 langilez osaturiko plantilla lan egiten du. Horiei gehitzen zaie Gipuzkoako komunikatzaile nagusienak.

Modu egonkor batean hazi egin da sendotze puntu batera iristeraino, bai ekonomikoki eta baita Gipuzkoako komunikabideen panoramaren ezarkuntzari dagokionez ere.

2007. urtean Teledonosti tokian tokiko TB Digitaleko lizentzia baten adjudikataria izan da.

Top 7

Irakasgai honetarako baliagarriak izan daitezkeen webguneak honako hauek dira:

1.www.blogger.com: Blog baten bitartez edozer informazio, argazki, iritzi eta, azken finean, askotariko edukiak eskaini daitezke. Gainera, guzti hau internet dutenekin konpartitu daiteke eta bloga dutenek zure blogean aipamenak uzteko aukera dute.

2.www.mogulus.com: Edonork bere telebista propioa izateko aukera ematen du eta honetan edozein eduki eskaini daiteke.


3.http://ikastube.com: Euskaraz egindako bideo hezitzaileak eta informatzaileak jaitsi eta igotzeko aukera ematen du.


4.http://keepvid.com: Interneteko ia edozein weban aurki ditzakegun bideo anitzak gure PC-an gordetzen ditu.


5.http://es.youtube.com: Bideo ugari eskaintzen ditu eta gainera erabiltzaileek eurek eginiko bideoak igo ditzakete gainerakoekin konpartitzeko.


6.www.jamendo.com: Musika jaitsi, birmoldatu eta konpartitu daiteke. Horren truke lanaren kredituak aitortu behar dira egileak zehaztutako eran.


7.http://es.wikipedia.org: Entziklopedia askea eta eleanitza da eta internet daukan edozeinek bertan edukiak ezarri edo birmolda ditzake.

miércoles, 22 de octubre de 2008

Herri-izenak euskaraz informazio saioetan

Esaldi egokiak honako hauek dira:

0.A- Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea
hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A- Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.A- Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.A- Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.A- Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A- Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A- Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.